Pasa den asteburuan, urtarrilaren 30 eta 31ean, igeriketa egokituko Gazteen Espainiako AXA Txapelketa jokatu da Valdemoron (Madril). Bertan, gure taldeko Iker Aizpuru izan da lehian, Izarraitz Igeri Elkartea ordezkatzen.
Iker Aizpuru emaitza bikainak lortuta itzuli zen etxera, Ikerrek igeriketa egokituko junior mailan brontzezko domina lortu zuen. Aizpuruk 100 bizkar, 100 libre, 100 bular eta 200 estilo banakako frogetan hartu zuen parte eta horien denboren batura, txapelketako hirugarren onena izan zen eta horretaz gain, lau probatan marka pertsonalak ezarri zituen.
Zorionak Iker!