Izarraitzekoak ondo 2. kontrol lehiaketan

      

Gure taldeko absolutuek Azkoitiko Udal Igerilekuan izan ziren pasa den zapatuan 2. kontrol lehiaketan parte hartzen. Izarraitzeko igerilariak proba hauetan parte hartu zuten:

  • Iñaki Etxeberriak, 100 estilo eta 50 libre probetan.
  • Alazne Sudupek, 100 bizkar, 200 bizkar eta 200 estilo probetan.
  • Maier Lizarzaburuk, 100 estilo, 400 libre eta 100 bular probetan.
  • Elene Sudupek, 100 estilo, 200 bizkar eta 50 bizkar probetan.

Emaitza onak lortuta itzuli ziren Azkoitiko igerilekutik. Guztira 7 marka personal eta poz handia eman zigun Iñaki Etxeberria berriro uretan ikustea.

Zorionak eta, entrenatzen uzten diguten bitartean, segi lanean!

 

Post hau Helduen ligak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.