Elene Sudupe Izarraitz Igeri Elkarteko igerilaria Oviedon izan da asteburuan, Euskadiko selekzioarekin, Infantil eta Junior mailako selekzio autonomikoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzen.
Euskadiko selekzioa ordezkatzen Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 31 igerilari izan ziren. Txapelketa horrek, aukera paregabea ematen die igerilariei beste taldeetako igerilariekin harremanak egiteko eta sendotzeko.
Eleneren helburu nagusiak ziren maila horietako txapelketak ezagutzen jarraitzea eta ondo pasatzea.
Elene Sudupek 50 metro libre proban lehiatu zen eta 29:40 denborarekin bere marka pertsonaletik zentezima batera gelditzea lortu zuen.
Zorionak Elene egindako lanagatik!