Izarraitzekoak ondo 3. kontrol lehiaketan

Gure taldeko absolutuek Eibarko Ipurua Udal Igerilekuan izan ziren pasa den igandean 3. kontrol lehiaketan parte hartzen. Izarraitzeko igerilariak proba hauetan parte hartu zuten:

  • Iñigo Llopis-ek, 100 bizkar.
  • Uxue Etxeberriak, 100 bizkar, 50 tximeleta eta 100 tximeleta probetan.
  • Alazne Sudupek, 200 tximeleta, 200 bular eta 100 bular.
  • Iker Aizpuruk, 100 estilo, 200 bular eta 100 tximeleta.
  • Maier Lizarzaburuk, 100 libre, 400 estilo eta 100 tximeleta.
  • Julen Artetxek, 100 libre, 400 libre eta 200 libre.

Iñaki Etxeberria baja izan zen azken unean.

Emaitza onak lortuta itzuli ziren Eibarko igerilekutik. Guztira 16 marka personal eta ondo egindako lanaren pozarekin.

Zorionak eta segi lanean!

Post hau Helduen ligak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.