Asteburuan ondo Eibarren eta Tolosan, 4. kontrol txapelketan

Julen Artetxe Eibarko Ipurua Udal Igerilekuan izan zen zapatuan eta Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu eta Elene Sudupe aldiz, Tolosako Usabal igerilekuan igande goizean, 4. kontrol lehiaketan parte hartzen. Izarraitzeko igerilariak proba hauetan parte hartu zuten:

  • Uxue Etxeberriak, 100 estilo eta 200 bizkar probetan.
  • Alazne Sudupek, 100 libre, 400 estilo eta 100 tximeleta probetan.
  • Maier Lizarzaburuk, 50 bular, 200 libre eta 200 estilo probetan.
  • Elene Sudupe, 200 libre eta 800 libre probetan.
  • Julen Artetxek, 100 libre, 100 bizkar eta 200 bizkar probetan.

Emaitza onak lortuta itzuli ziren Eibar eta Tolosako igerilekuetatik. Guztira 10 marka personal, ( Tolosan neskak 7 marka pertsonal eta Julen Artetxek Eibarren 3 marka pertsonal).

Bestalde, astebukaera honetan Iruñeako Amaya Igerilekuan Euskal Herriko Junior eta Absolutuen Txapelketa jokatuko da. Izarraitz Igeri Elkartetik, Uxue Etxeberria (50, 100 eta 200 bular), Alazne Sudupe (400 estilo eta 1500 libre), Maier Lizarzaburu (50, 100 eta 200 bizkar) eta Elene Sudupe (100 eta 200 bizkar) probetan lehiatzeko sailkatu dira.

Zorionak orain arte egindako lanagatik eta zorte on Iruñean!

Post hau Euskal Herriko Txapelketak, Helduen ligak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.