Joan den zapatuan eta igandean, martxoaren 6an eta 7an, igeriketako Euskal Herriko Absolutuen Neguko Txapelketa jokatu zen Iruñako Amaya igerilekuan.
Gure taldetik 4 igerilarirek parte hartu zuten bertan, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu eta Elene Sudupe.
Iruñean jokatutako txapelketan, gure igerilariek oso emaitza onak lortu zituzten. Aspaldian ez zuten lehiatu 50 metrotako igerilekuan eta hala ere, uzta ederra jaso zuten.
Hona hemen emaitza esanguratsuenak:
- 11 marka pertsonal.
- Urrezko domina bat (Maier Lizarzaburuk 200 bizkarren), zilarrezko bi domina (Alazne Sudupek 400 estiloetan eta Uxue Etxeberriak 200 bularren) eta brontzezko beste bi (Uxue Etxeberriak 50 bularren eta 100 bularren).
- Klubeko 8 errekor berri, Alazne Sudupek 1500 librean absoluto eta 17 urtekoen errekorrak. Proba honetan (pasean) 200, 400 eta 800 eko 17 urtekoen errekorrak eta baita ere, 400 estiloetan, 17 urtekoen errekorra. Uxue Etxeberriak 100 bularren, absoluto eta 17 urtekoen errekorrak eta 50 eta 200 bular probetan 17 urtekoen errekorrak.
Emaitza hauekin, Espainiako junior eta absoluto txapelketan parte hartzeko egin diren rankiñetan, Izarraitzeko hiru igerilarik sartzea lortu dute. Rankiña osatzen dute adin bereko Espainiako 24 denbora onenak. Txapelketara zerrenda horietako 10 lehenak joango dira. Rankin hauek, pandemia garaietan gaudelako egin dira, bestela, “minimak” dituzten igerilari guztiak parte hartu dezakete.
Hauek dira izena eman ahal duten igerilariak:
- Uxue Etxeberriak, 100 bizkar, 100 bular eta 200 bular.
- Alazne Sudupek, 1500 libre.
- Maier Lizarzaburuk, 200 bizkar.
Zorionak eta aupa Izarraitz!