Pasa den asteburuan, martxoaren 13an eta 14an, Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatu zen Irungo Azken Portuko kiroldegiko igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko infantilek, juniorrek eta absolutuek bertan izan ziren eta emaitzak oso onak lortuta itzuli ziren etxera. Taldeko igerilari guztiak, denborak hobetu zituzten Irungo lehiaketan.
Izarraitzeko gizonezkoen taldea honako igerilari hauek osatu zuten; Iñigo Llopis, Iñaki Etxeberria, Iker Aizpuru eta Julen Artetxe.
Neskan taldeko partaideak berriz, honako hauek izan ziren; Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Nora Uria, Maier Lizarzaburu eta Elene Sudupe.
Hona hemen emaitza esanguratsuenak:
- 25 marka pertsonal.
- Klubeko errekor berri bat, Alazne Sudupek 800 librean 17 urtekoena.
Neguko denboraldia bukatzeko bi lehiaketetan parte hartuko dute gure kirolariak, Maier Lizarzaburuk Sabadellen Espainiako Junior Txapelketan eta beste guztiek 5. Kontrol lehiaketa Legazpiko Udal Igerilekuan.
Zorionak egindako ahaleginagatik eta segi prestatzen!
Izarraitzeko mutilen 4 x 100 libreko errelebo inklusiboa, Julen Artetxe, Iker Aizpuru, Iñaki Etxeberria eta Iñigo Llopis.