Asteburu honetan, martxoak 13 eta 14, Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatuko da Irungo Azken Portuko kiroldegiko igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko infantilek, juniorrek eta absolutuek bertan izango dira ahal duten posturik onena lortzeko asmoz.
Txapelketako probak zapatuan eta igandean izango dira, arratsaldeko jardunaldietan banatuta.
Izarraitzeko gizonezkoen taldea honako igerilariak osatzen dute; Iñigo Llopis, Iñaki Etxeberria, Iker Aizpuru eta Julen Artetxe.
Neskan taldeko partaideak berriz, honako hauek izango dira; Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Nora Uria, Maier Lizarzaburu eta Elene Sudupe.
Animo eta egurre ekipo!