Izarraitz igeri elkarteko kide gaztetxoek, 2008 eta 2012 urteen artean jaiotakoek, teknifikazio saioa egin zuten zapatu arratsaldean, Azpeitiko Udal Igerilekuan. 15:00etan hasita, hainbat saio egin zituzten, denboraldian zehar ikasitakoa praktikan jartzeko, eta gogotik gozatu zuten igerilariek.
Saioaren amaieran, goxoki poltsatxo bana jaso zuten gure harrobiko kirolariak.
Aupa zuek eta segi igeriketarekin gozatzen!