Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu eta Elene Sudupe igerilariak Gijonen izan dira asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin, XXXVI. Trofeo Internacional Villa de Gijon sarian parte hartzen.
Gijoneko txapelketan, 10 marka personal eta klubeko 4 errekor berri ezarri dituzte. Markak hobetu ez dituzten probetan, beren denboretan ibili dira eta, kontuan hartzen badugu sasoi honetan karga handiko entrenamenduak egiten ari direla, denbora txukunak lortu dituzte.
Hona hemen lorpen esanguratsuenak:
- Maialen Sudupek 50 tximeletan klubeko errekor absolutoa.
- Alazne Sudupek 1500 libreko pasean, 17 urteko errekorrak 200 eta 400 librean.
- Uxue Etxeberriak 400 estiloetan, 17 urteko errekorra.
- Uxue Etxeberriak bi final A, 100 bularren 7. postua eta 200 bularren 8. postua.
- Maialen Sudupek, 50 bizkarreko finalean 7. postua. 100 bizkarren B finalean 11. postua, eta 50 tximeletako aurrefinalean 10. postua.
- Maier Lizarzaburuk, 200 bizkarren B finalean 10. postua.
Zorionak eta segi prestatzen!