Pasa den asteburuan taldeko infantil, junior eta absolutu igerilariak Oiñatiko Zubikoa Igerilekuan izan ziren, 7. Kontrol Txapelketan.
Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, Elene Sudupe, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Nahia Esteban, Nahia Amenabar, Maiana Uria, Noa Garate, Ane Azkue eta Nora Eizagirre izan ziren gure ordezkariak.
Izarraitzeko igerilariak ondo ibili ziren asteburuko txapelketan. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:
- 35 marka pertsonal.
- Klubeko 2 errekor berri Alazne Sudupen eskutik; 1500 librean 17 urtekoa eta absolutua.
Zorionak eta mila esker egoera berezi honetan egiten ari zareten esfortzuagatik!