Izarraitzekoak txukun Tolosako Igerilekuan

Atzo asteartea, arratsaldeko 8:00etan, taldeko infantil, junior eta absolutu igerilariak Tolosako Usabal Udal Igerilekuan izan ziren, Absolutuen Marken  Kontrol Txapelketan.  

Maialen Sudupe, Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu, Elene Sudupe, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Nahia Esteban, Nahia Amenabar, Maiana Uria, Noa Garate, Ane Azkue eta Nora Eizagirre izan ziren gure ordezkariak.

Izarraitzeko igerilariak ondo ibili ziren astearteko txapelketan. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:

  • 20 marka pertsonal.

Infantil batzuentzako denboraldiko azken lehiaketa izan zen. Aldiz, Elene Sudupek, Julen Artetxek, Anne Sagarmendki, Mirari Goenagak, Maiana Uriak eta Nahia Amenabarrek asteburu honetan Galdakaoko Urreta Igerilekuan izango dira Infantilen Euskal Herriko Txapelketan parte hartzen.

Zorionak eta mila esker egin duzuen esfortzuagatik!

Post hau Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.