
Joan den zapatuan eta igandean, uztailaren 3an eta 4ean, igeriketako Euskal Herriko Udako Txapelketa jokatu zuten infantil mailakoek. Euskal Herriko infantil onenak Galdakaoko Urreta Kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren.
Izarraitz Igeri Elkartetik Julen Artetxe, Elene Sudupe, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar eta Maiana Uria aritu ziren.
Uda denboraldiko azken zita garrantzitsuena zen joan den asteburukoa eta, txapelketa txukuna eta jarrera oso ona erakutsi zuten.
Gure taldekideen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:
- Urrezko domina bat.
- Bi zilarrezko domina.
- Eta beste bi brontzezko domina.
Orain atsedena hartzeko garaia iritsi zaie, denboraldia luzea, neketsua eta desberdina izan baidute.
Zorionak denboraldian zehar egin duzuen esfortzuagatik eta orain, txapelketa hau ahaztu eta merezitako oporrak disfrutatu!
Zorionak guztiei eta aupa Izarraitz!