Igandean, Pasaiako portutik irten eta Zurriolako hondartzara igeri egin behar izan zuten Baleazaleen zeharkaldian izena eman zuten igerilariek. Denboraldiko lehen itsas zeharkaldia izan zen igandekoa, eta gaina ere luzea, 5.300 metrotakoa
Izarraitz Igeri Elkarteko lau igerilarik hartu zuten parte Baleazaleen Zeharkaldian; Rafa Zubeldiak, Xabier Aranburuk, Arantxa Unanuek eta Aitor Fernandezek. Federatu gabe dauden igerilari azpeitiarrak ere baziren San Pedro-Donostiako proban.
Emaitza bikainak lortu zituzten gure igerilariek, esanguratsuena Rafa Zubeldiaren 17. postua.
Hurrengo zeharkaldia Getarian jokatuko den, II. San Anton Bira izango da eta, Izarraitzeko igerilariak eta federatu gabeko hainbat azpeitiarrek hartuko dute parte.
Zorionak guztiei!