Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe eta Maier Lizarzaburu, Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak, Espainiako Udako Txapelketa prestatzeko antolatu diren entrenamendu espezifikoetan parte hartzen ari dira Malagako (Andaluzia) Inacua instalakuntzan.
Gipuzkoako Igeriketa Federazioak deituta joan dira kontzentrazio espezifiko honetara eta, hautaketako irizpideak honako hauek izan dira; “Ekainaren 21ko astean RFENko rankingean absoluto eta absoluto gazte kategorian lehen 20en artean eta junior kategorian lehen 24en artean markaren bat duten igerilariak hautatzea”
Entrenamendu saioak uztailaren 5etik uztailaren 14ra dira 50 metrotako estali gabeko igerilekuan.
Guztira 10 gizonezko eta 16 emakumezko igerilari parte hartzen ari dira entrenamenduetan. Besteak beste, Isaac Pousada entrenatzailea ere bertan da federazioko teknikoari laguntzen.
Zorionak eta denboraldiko azken txanpan egurre!