Elene Sudupe, Maier Lizarzaburu Uxue Etxeberria eta Alazne Sudupe
Iñigo Llopis Tokioko joko paralinpikoetan parte hartuko du
Bi lehiaketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek datorren asteburuan. Izan ere, Irunen eta Getarian izango dira Izarraitzeko igerilariak.
Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Absolutuen Kontrol Txapelketa GIF izango dute zapatu eta igande honetan, uztailaren 17an eta 18an, Irungo Azken Portu Kiroldegiko igerilekuan. Jardunaldiak hiru izango ditu txapelketa honek, zapatuan goizez eta arratsaldez eta igandean berriz, arratsaldean bakarrik.
Izarraitz Igeri Elkartetik honako igerilari hauek hartuko dute parte:
- Iñigo Llopis, 100 bizkar eta 200 bizkar.
- Uxue Etxeberria, 400 estilo, 200 bular, 100 bizkar eta 100 bular.
- Alazne Sudupe, 200 tximeleta, 1500 libre, 400 libre eta 800 libre.
- Maier Lizarzaburu, 400 estilo, 100 bizkar eta 200 bizkar.
- Elene Sudupe, 200 bizkar.
SERIEAK, Absolutuen Kontrol Txapelketa GIF, Azken Portu
Bestalde, igandean lehiatuko da “II. San Anton Bira” Getariko zeharkaldia eta bertan izango dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak eta federatu gabeko hainbat azpeitiar.
Probari goizeko 10:00tan emango zaio hasiera Gaztetape hondartzatik, eta 2.600 m. egin ondoren, Malkorbeko hondartzan amaituko da.
Zorte on guztiei!