Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Absolutuen Kontrol Txapelketa GIF izan zuten zapatu eta igande honetan, Irungo Azken Portu Kiroldegiko igerilekuan.
Irungo lehiaketa honek zapore gazi-gozoa utzi zigun. Alde batetik Iñigo Llopisek, eta bestetik, neskek. Llopisek parte hartu zuen bi probetan hobera egin zuen, eta aldiz neskek, denbora hobeak egitea espero zuten, baina oraingoan ezin izan zuten egin. Denboraldi arraro hau oso luzea egiten ari zaie, eta nekeak asko murriztu zituen asteburu honetan. Hala eta guztiz ere, jaiki beharra dago, eta ametsak lortzeko borrokan jarraitu, igerilekuetako ura ez da agortu oraindik.
Hona hemen lorpen esanguratsuenak:
- Iñigo Llopisek bi marka pertsonal, 100 eta 200 bizkarren
- Maier Lizarzaburuk marka pertsonala 100 bizkarren.
Ea aste honetan berri onak izaten ditugun eta Udako Espainiako Txapelketan parte hartzen dugun.
Animo eta segi igeriketaz disfrutatzen!