Abuztuaren 3an hasi (bihar) eta abuztuaren 7ra bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatuko da Kanarietako Las Palmasen, Metropoleko igerilekuan. Bertan, gure taldeko Maialen Sudupe (absolutua), Uxue Etxeberria (juniorra), Alazne Sudupe (juniora) eta Maier Lizarzaburu (juniora) izango dira.
150 taldeetako 594 igerilari (324 gizonezko eta 270 emakumezko) izango dira Las Palmaseko txapelketan.
Gure igerilariek, bakarkako proba hauetan parte hartuko dute:
- Maialen Sudupe (2002): 50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 50 metro tximeleta.
- Uxue Etxeberria (2004): 100 metro bizkar, 100 metro bular, 200 metro bular eta 400 metro estilo.
- Alazne Sudupe (2004): 800 metro libre eta 1500 metro libre.
- Maier Lizarzaburu (2005): 200 metro bizkar.
Horiez gain, 4 x 100 estilo erreleboa lehiatuko dute.
Zorte on laukote eta disfrutatu!