Iosu Garatek jaso du Izarraitz Igeri Elkarteko zozketaren saria

Uztailaren 23ko entrenamenduen amaieran egindako zozketan zenbaki hau izan zen saritua; 15.520. Zenbaki sarituaren jabea ere agertu zen: Iosu Garate Artetxe, Izarraitz Igeri Elkarteko master plus atalekoa.

Gaur, asteazkena eta Azpeitiko Udal igerilekuan, Iosu Garatek, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteko Xabier Aldalur eta Izarraitz Igeri Elkarteko Julen Estebanen eskutik jaso du saria; Bertan Elkarteko dendetan gastatzeko 1.000 eurotako bonoa.

Zorionak Iosu eta mila esker zozketan parte hartu duzuen guztioi eta Bertan Elkarteari!

Post hau Albisteak, Oharrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.