Datorren astelehenean, irailak 13, hasiko dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak 2021-2022 denboraldia prestatzeko lanetan, igerilekuan.
Beheko loturan gaztetxoen zerrendak, ordutegiak eta txandak. Helduek eta masterrak iazko ordutegia izango dute.
Izarraitz Igeri Elkartean izena eman ahal izateko, momentuz, master eta masterplus ataletan daude hutsuneak. Master edo masterplus mailetan izena eman nahi izanez gero, emailez edo telefonoz jarri harremanetan, izarraitzigerielkartea@gmail.com edo deitu 607 49 85 00 (Iban Perez).
Gaztetxoen mailetan, txanda guztiak beteta daude eta itxarote-zerrenda bat dago. Zalantzaren bat izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 607 49 85 00 zenbakira (Iban).
Bestalde, aurten, arreta zerbitzu presentziala izango dugu igerilekuko bulegoan: (datorren asteartetik aurrera)
- Asteartean 17:00etatik 19:00tara.
- Ostegunetan 10:00etatik 12:00tara
Animo eta astelehenetik aurrera ikusiko gara!