Emaitza onak Udako Espainiako junior eta absolutuen Txapelketan (Maialen Sudupek bi brontzezko domina).

Aurreko astean, abuztuaren 3an hasi eta 7ra bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatu da Kanarietako Las Palmasen. Bertan, gure taldeko Maialen Sudupe (absoluto gaztea), Uxue Etxeberria (juniorra), Alazne Sudupe (juniorra) eta Maier Lizarzaburu (juniorra) izan dira.

Azken hilabeteetan hitzordu horretarako aritu dira prestatzen eta, emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilariak gustura gelditu dira.

Hona hemen emaitzarik esanguratsuenak:

  • Maialen Sudupek bi brontzezko domina, 50 eta 100 bizkar probatan.
  • Klubeko sei errekor berri bakarkako probatan. Maialen Sudupek 50 tximeletan absolutuen errekorra. Uxue Etxeberriak 400 estiloetan 17 urtekoen errekorra. Alazne Sudupek 800 librean absolutuen eta 17 urtekoen errekorrak eta 1500 librean ere, absolutuen eta 17 urtekoen errekorrak ezarri zituen.
  • Klubeko 4×100 estilo erreleboko errekor berria.
  • Zortzi marka pertsonal
  • Hiru B final, 17 urtekoen bi final eta 16 urtekoen final bat.

Bukatu dute denboraldia Udako Espainiako txapelketarekin. Orain, merezitako oporrak hartuko dituzte gure junior eta absolutu mailakoak.

Zorionak egin duzuen lanagatik!

Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.