Asteburuan ondo Azkoitin eta Iruñean

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga probintzialeko bigarren jardunaldia izan zuten zapatuan. Lehiaketa, Azkoitiko Zubiaurre kiroldegiko igerilekuan izan zen, goizeko 10:00etan hasita.

Orokorrean jardunaldi txukuna burutu zuten taldekideak. Infantilak, 400 estilo frogaren aurrean oso urduri zeuden. Gero, uretan, oso ondo moldatu ziren eta denbora onak lortu zituzten.

Guztira 25 marka pertsonal lortuta itzuli ziren etxera. Zapatuko lehiaketa oso luzea eta nekagarria izan zen.

Igandean aldiz, Uxue Etxeberria eta Maier Lizarzaburu igerilariak Gipuzkoako selekzioarekin Iruñean izan ziren, selekzioen arteko Euskal Herriko Txapelketan.

Txapelketa ona burutu zuten biek. Marka pertsonaletatik gertu ibili ziren eta denboraldi hasera dela kontutan hartuta, oso emaitza onak dira.

Gipuzkoako selekzioa lehen postua lortu zuen Euskal Herriko Txapelketan.

Zorionak guztiei!

Post hau Euskal Herriko Txapelketak, Helduen ligak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.