Jardunaldi bikoitza: benjaminak Oñatin eta Alebinak Eibarren

Zapatu honetan, azaroak 13, benjaminek beraien denboraldiko lehen txapelketa izango dute Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Bertan, 2013, 2012, 2011ko neska-mutilek eta 2010eko mutilek parte hartuko dute. Txapelketara autobuses joango gara eta Azpeitiko igerileku aurrean 13:30etan geldituko gara.

Lehiaketa 15:30etan hasiko da eta landuko dituzten probak honako hauek izango dira; 50, 100 edo 200 libre eta bizkarreko erreleboa.

Bestalde, alebinak Eibarrera joango dira Ipurua kiroldegira. Hau beraien denboraldiko bigarren txapeketa izango da eta 200 estilo eta 100 libre probak igeri egingo dituzte. Hauek Azpeitiko igerilekuan 14:15etan elkartuko dira kotxeetan banatzeko. Eibarreko lehiaketa 16:00tan hasiko da eta beroketak aldiz, ordu bat aurretik, 15:00tan.

Zorte on guztiei!

Post hau Alebinen liga, Benjamin eta alebin maila atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.