Astebukaeran Izarraitzeko Gipuzkoako Kopan parte hartuko du

Usabal kiroldegian ospatuko da aurtengo Gipuzkoako Kopa urtarrilaren 22 eta 23an. Txapelketak 4 jardunaldi izango ditu eta Izarraitz-eko nesken taldeak A mailan parte hartuko du.

Nahiko berezia izaten den txapelketa honetan (azken sailkapena taldeka izaten da eta horretan onena izateko proba danetan parte hartu behar izaten dute igerilariek) hurrengo igerilariak izango dira Izarraitzeko ordezkariak: Alazne Sudupe, Ane Azkue, Anne Sagarmendi, Maiana Uria, Maier Lizarburu, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Nahia Esteban, Noa Garate, Nora Eizagirre, Nora Uria, Nora Eizaguirre eta Uxue Etxeberria.

Julen Artetxea B mailan arituko da

Nesketan ez bezala, mutiletan ordezkari bakarra izango dugu. Horren ondorioz besteak beste B mailan aritu beharko da Julen Artetxe. Baina klubetik ez dago dudarik A mailan arituko balitz bezain gogotsu arituko dela.

Klubetik animoak bidaltzen dizkiegu igerilariei eta seguru ahalik eta emaitzarik onena lortzeko asmotan, entrenamendu aste guzti hauetan zehar landutakoa erakusteko gogoarekin hurbilduko direla Tolosara.

Gora Izarraitz!

Txapelketako Serieak

Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.