Izarraitzeko emakume igerilariak Gipuzkoako Kopan azpitxapeldun

Aurreko egunean aipatzen genuen bezala, astebukaera honetan Tolosako Usabal kiroldegiak Gipuzkoako Kopa ospatu da, Tolosako Igeriketa Taldeak eta Gipuzkoako Igeriketa Federazioak antolatuta.

Xarma berezia duen txapelketa izaten da taldekako sailkapenak hartzen duelako garrantzia, eta horretan onena lortzeko proba guztietan parte hartu beharra dago.

Lehen jardunalditik gure taldeko emakumeak bigarren postuan kokatu ziren. Podiumeko maila horretan mantendu ziren igande arratsaldera arte Alazne Sudupe, Ane Azkue, Anne Sagarmendi, Maiana Uria, Maier Lizarzaburu, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Nahia Esteban, Noa Garate, Nora Eizagirre, Nora Uria, Nora Eizaguirre eta Uxue Etxeberriak osatutako taldea eta Isaac Pousadak zuzenduta (Ziortza Beistegi, Ziortza Torrontegi eta Iban Perez-en laguntza dutelarik).

Julen Artetxe B mailan txukun

Emakumezkoak A mailan aritzeko aukera izan bazuten, gizonezko bakarra izan genuen txapelketan baina bere maila eman zuen.

Klubak ere Julen Artetxe zoriondu nahi du, gizon bakarra izan arren lehian, astebukaera guztian egon zelako taldea behar bezala animatzen emakumeek aipatutako bigarren toki hori lor zezaten.

Aurki datoz zita garrantzitsu gehiago eta honek bultzada emango die gure igerilariei entrenatzen jarrai dezaten. Azken finean uretan pasatako ordu denen emaitzak erakusteko gai dira igerilariak.

Zorionak eta Gora Izarraitz!

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.