Eskola kiroleko lehiketaren itzulerarekin batera, benjaminak Legazpira

Pasa den astean bertan behera gelditu zen eskola kiroleko lehiaketak Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurrien ondorioz pandemiaren egoera kontrolatze aldera Gaur, 2022ko urtarrilaren 25ean Eusko Jaurlaritzak iragarritako neurrien artean bertan behera gelditutako eskola kirol lehiaketa horien itzulera izan da.

Ondorioz neurriak iragarri zirenean planifikatuta zegoen Legazpin taldeko benjaminek txapelketa izatea bertan behera gelditu zen baina zorionez ez da pasa denbora asko egun hartatik eta gure taldeko gazteenak berriro izango dute aukera lehiaketez gozatzeko.

Aipatu bezala, zita larunbat arratsaldean izango da Legazpiko Bikuña kiroldegian eta bidaiaren informazio zehatzagoa banatuko zaie gurasoei astean zehar.

Kontuan hartu behar dugu txapelketa horretara 15erako txapelketara izena eman dutenak daukatela soilik parte hartzeko aukera.

Gazteak igerilekuan lanean jarraituko dute,

Gora Izarraitz!

Post hau Albisteak, Benjamin eta alebin maila, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.