Alebin mailakoentzat teknifikazio jardunaldia

Gipuzkoako Igeriketa Federazioak deituta, gure taldeko Jokin Artetxe (2008), Mikel Ezama (2009), Aroa Azkune (2010) eta Malen Ezama (2011) igerilariak datorren zapatuan Donostian izango dira teknifikazio saioan.  Jardunaldia goizeko 10:45etatik aurrera izango da Donostiako Paco Yoldi igerilekuan.

Gure taldekideak, igeriketako teknikak hobetzeaz gain, aukera ederra izango dute beste taldeetako igerilariak ezagutzeko.

Ondo ibili eta disfrutatu!

Post hau Albisteak, Teknifikazio jardunaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.