Master igerilari ugari Santurtziko Memorial Mikel Trueban lehiatuko dira

Larunbat honetan goizeko 10:00etatik aurrera, Santurtziko igerilekuan masterrentzako VIII Memorial Mikel Trueba ospatuko da eta bertan izango dira Izarraitzeko Master Igerilariak.

 

Espedizioa 14 lagun osatzen dute eta azpimarratzekoa izango da 4 emakumeren parte hartzea egun horretan. Horiei esker Izarraitzeko Master proiektuko historian zehar lehiaketa ofizial batean parte hartuko duen 8×50 libre mixto-ko lehenengo erreleboa osatuko baita.

 

Entrenatzen fin dabiltza igerilariak denboraldiko helburu nagusiak gertu ez dauden arren, baina horrelako egunek aukera ematen diete errutinatik aldentzeko eta luzea izan daitekeen neguko lanak goxatzeko.

 

Lanak ondo egiteko gogorik ez zaie faltako eta disfrutatzera aterako dira.

Gora Izarraitz!

Post hau Masterrak, Premasterrak, Sariak, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.