Aroa Azkune Euskal selekzioarekin Malagara

Ostiral honetan, otsailak 25, izarraitzeko igerilaria den Aroa Azkunek, Malagarako bidea hartuko du goizean goiz euskal selekzioarekin alebinen Espainiako txapelketan parte hartzeko.

Txapelketa lau jardunaldi izango ditu eta Aroa banakako bi probatan arituko da, 200 metro bular ostiral arratsaldean eta 100 metro bular zapatu goizean. Horiez gain, errebeloren batean parte hartuko duela uste dugu.

Iadanik esan digu urduri dagoela eta normala da, baina badakigu esperientzia polita izango dela. Bertan, lagun berriak egingo ditu eta ondo arituko delakoan gaude gogor entrenatu baitu.

Gainera, oso taldekide onak dauzka eta kartel bat egin diote beraien animoak trasladatu nahian.

Zorte on eta asko gozatu esperientzi berri honetaz!

Post hau Benjamin eta alebin maila, Espainiako txapelketak, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.