Emaitza bikainak lortu dituzte Izarraitzeko igerilariek Euskal Herriko Txapelketan

Mirari Goenaga

Joan den zapatuan eta igandean, otsailaren 19an eta 20an, igeriketako Euskal Herriko Neguko Txapelketa jokatu zuten infantil mailakoek. Euskal Herriko infantil onenak Tolosako Usabal Kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren.

Izarraitz Igeri Elkartetik Julen Artetxe, Maiana Uria, Nora Eizagirre, Anne sagarmendi, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Ane Azkue eta Noa Garate aritu ziren. Igandean, gaixorik, Ane Azkue baja izan zen.

Neguko denboraldiko azken zita garrantzitsuena zen joan den asteburukoa eta emaitza onak lortu zituzten Tolosan.

Gure taldekideen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • 26 marka pertsonal.
  • Mirari Goenagak 200 metro estiloan udako Espainiako Txapelketarako minima lortu zuen eta 400 estilo eta 200 tximeletan, minimatik oso gertu geratu zen.
  • Urrezko domina bat (Mirari Goenegak), zilarrezko hiru domina (Mirari Goenagak bi eta Anne Sagarmendik bat) eta brontzezko bi domina (Anne Sagarmendik) lortu zituzten.

Zorionak guztiei eta aupa Izarraitz!

 

Post hau Euskal Herriko Txapelketak, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.