Uxue Etxeberria eta Maier Lizarzaburu Gipuzkoako selekzioarekin arituko dira XXXV. Trofeo Internacional Villa de Gijon sarian
Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko Uxue Etxeberria (2004) eta Maier Lizarzaburu (2005) igerilariak aukeratu ditu, maiatzaren 14ean eta 15ean, XXXV. Trofeo Internacional Villa de Gijon Sarian parte hartzeko.
Gure taldekideak honako proba hauetan hartuko dute parte:
- Uxue Etxeberriak: 200 estilo, 100 bizkar, 100 bular eta 50 bizkar.
- Maier Lizarzaburuk: 200 bizkar, 100 bizkar eta 50 bizkar.
Zorionak eta zorte on!
Taldeko 12 igerilari Igerilari Osoko Gipuzkoako txapelketa eskolarrean
Maiatzaren 15ean, igandea, egun osoz ospatuko da Igerilari Osoa txapelketa Legazpiko Bikuña kiroldegian eta bertan izango gara 2011an jaiotako 12 igerilarirekin. Izan ere, txapelketa honetan parte hartzeko sailkatu dira Malen Ezama, Aroa Azkue, Maria Otaegi, June Amenabar, Jone Sasieta, Ane Artetxe, Irati Artetxe, Leire Artetxe, Libe Donato de Lopez, Lina Lahbib, Mikel Sagarmendi eta Patxi Goenaga.
Goizeko saioa 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa berriz, 16:00tan. Guztiek 50 tximeleta, 100 bizkar, 100 bular eta 100 libre probak igeri egingo dituzte. Neskak, gainera, goizez 4×50 libre eta arratsaldez 4×50 estiloko errelebotan lehiatuko dira.
Gipuzkoako igeri talde guztietako igerilariak elkartuko dira txapelketa honetan. Beraz, txapelketaz gozatzeaz gain lagun berriak egiteko aukera paregabea izango dute gure neska-mutilek.
Zorte on eta egurre!!
Infantilak eta juniorrak Zarautzen izango dira Zarautz Sarian
Zapatu arratsaldean eta Zarautzeko Udal Igerilekuan, Zarautz Saria jokatuko da. Bertan, Izarraitzeko hamar igerilari izango dira, Nahia Esteban (2007), Maiana Uria (2008), Noa Garate (2008), Ane Azkue (2008), Nora Eizagirre (2008), Oihana Otaegi (2009), June Larrañaga (2009), Laia Elortza (2009), Siara Orbegozo (2009) eta Ana Agirrezabalaga (2009).
Zorte on eta egurre!