Pasa den igandean Legazpiko Bikuña kiroldegian izan ginen 2011 urtean jaiotako 12 igerilarirekin. Bertan, Gipuzkoako txapelketa eskolarreko Igerilari Osoa jokatu zen.
Ligako jardunaldietan 200 metroko distantziei aurre egin ostean, indartsu egin zituzten 50 tximeleta, 100 bizkar, 100 bular eta 100 libre probak baita erreleboak ere. Horren emaitza izan dira lortutako 39 marka pertsonal. Horrez gain, aipatzekoa 4×50 estiloetako erreleboan Malen Ezama, Maria Otaegi, Aroa Azkue eta Libe Donato de Lopez txapeldunorde izendatu zirela eta Malen Ezamak lortutako hirugarren postua 50 tximeletan. Txapelketa errematatzeko gainera, neskak, podiumera igo ziren taldezkako sailkapenean bigarren postua lortu bai zuten.
Zorionak eta jarraitu horrela lanean!!