Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Tolosako Usabal Igerilekuan, Tolosaldea Sarian parte hartu zuten pasa den zapatuan, maiatzaren 21ean.
Tolosako Igerilekuan Izarraitzeko igerilari hauek parte hartu zuten; Uxue Etxeberriak, Anne Sagarmendik eta Mirari Goenagak.
Maier Lizarzaburu, Julen Artetxe eta Nahia Amenabar izena emanda zauden, baina gaixorik, baja izan ziren azken unean.
Parte hartu zuen hirukotea emaitza bikainak lortuta itzuli zen etxera. Hona hemen emaitzarik esanguratsuenak:
- 9 probatan parte hartu zuten eta denetan marka pertsonalak lortu zituzten (9).
- Absolutuetako klubeko errekor berriak 50 eta 100 bular probetan Uxue Etxeberriak.
- Uxue Etxeberriak Espainiko absolutuetan parte hartzeko minina 100 bularren.
Zorionak eta segi lanean!