Zapatuan, maiatzaren 28an, Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan, Euskadiko 39. joko eskolarrak jokatuko dira. Aurreko edizioa 2019an ospatu zen Santurtzin.
Bertara, gure taldeko hamar igerilari joango dira Gipuzkoako selekzioa ordezkatzen.
Hona hemen gure igerilariak jokatuko dituzten probak:
- Jokin Artetxek: 100 bular eta 200 bular.
- Aratz Odriozolak: 100 bizkar eta 200 bizkar.
- Mikel Ezamak: 200 estilo eta 400 estilo.
- Iker Estebanek: 100 estilo eta 200 estilo.
- Laia Elortzak: 100 bular eta 200 bular.
- June Larrañagak: 100 bizkar eta 100 tximeleta.
- Ana Agirrezabalagak: 100 estilo eta 400 libre.
- Siara Orbegozok: 100 libre eta 100 tximeleta.
- Oihana Otaegik; 100 bizkar eta 200 bizkar.
- Aroa Azkunek: 100 bular eta 200 bular.
Zorte on eta egurre!