Igeriketa egokituko Euskal Herriko txapelketa Erandion

Igande honetan, maiatzak 29, goizeko 10:30etan Erandioko Altzaga kiroldegian euskal herriko igeriketa egokituko txapelketa ospatuko da eta bertan izango dira Izarraitzeko igerilariak diren Jurdan Arakistain eta Lander Uria.

Igerilekuko sarreran goizeko 9:30etan elkartuko gara, barrura sartu, beroketa txiki bat egin eta dena emateko prest egongo garelarik.

Bakoitzak banakako hiru probatan parte hartuko du;

Jurdanek, 50 metro bizkar, 100 metro libre eta 50 metro libre egingo ditu. Landerrek aldiz, 100 metro libre, 100 metro bizkar eta 50 metro tximeleta burutuko ditu.

Gogotsu hari dira entrenatzen eta ziur gaude lan bikaina egingo dutela.

Zorte on bikote!

Post hau Igeriketa egokitua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.