Jurdan eta Lander bikain Erandion

Igande goizean Erandion izan ginen, Euskadiko igeriketa egokituko txapelketan.
Gipuzkoako talde bakarra ginen eta bi igerilari izan arren, ederki lehiatu ziren gureak. Guztira banakako sei proba egin eta horietatik bost marka pertsonal lortu zituzten. Eta hori gutxi balitz, taldekako klasifikazioan 3. postua lortu genuen!

Zorionak Jurdan eta Lander egindako lanagatik!

Post hau Igeriketa egokitua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.