Alebinak Ordizira Gipuzkoako txapelketara

Asteburu honetan, ekainak 18 eta 19, alebinen gipuzkoako txapelketa jokatuko da Ordizian. Bertan, 2008 eta 2009ko mutilak eta 2010 eta 2011ko neskak parte hartuko dute. Hiru jardunalditan banatuta izango da, larunbat arratsaldean lehenengoa eta igande goizean bigarrena eta arratsaldean hirugarrena izango direlarik.

Bertara joateko minima Izarraitzeko 13 igerilarik lortu dute. Jokin Artetxe, Aratz Odriozola, Mikel Ezama, Iker Esteban, Aroa Azkune, Malen Ezama, Aroa Azkue, Libe Donato, Maria Otaegi, June Amenabar, Ane Artetxe, Irati Artetxe eta Jone Sasieta.

Txapelketa honetan probak aukeratzen utzi dizkiegu, batzuk beraien gustoko probak direlarik eta beste batzuk hobetzeko aukera edo egin gabeko probak direlarik.

Urte osoko lanaren ostean, denboraldia borobiltzeko txapelketa izango da gehienentzako.

Zorte on eta egurre!

Post hau Alebinen liga, Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.