“Los 10.000 del Soplao” ur irekitako proban bost azpeitiar izan ziren

Ekainaren 17a ostirala izan bazen ere, gure master ataleko Julen Esteban eta Xabier Aranburu eta beste hiru azpeitiarrek, Koldo Larrañaga, Ainhoa Uranga eta Ruben Jimenezek aukera izan zuten ur irekitako proba batean parte hartzeko.

Eta ez edozein probatan! “Los 10.000 del Soplao” (Cantabria) ekitaldi multikirolariaren barruan 10 kilometroko ur irekitako proba egiten da eta bostkote azpeitiarra hor izan zen. Parte hartzaileek San Vicente eta Comillas arteko ibilbidea osatu behar izan dute.

Eguraldia lagun, bost igerilariek lortu zuten helmuga zeharkatzea eta gaina ere eta esanguratsua da, Ainhoa Urangak, emakumezkoetan bigarren postua lortu zuen. Bostak oso gustura itzuli ziren Azpeitira egindako lanagatik.

Marea Urdinari elkartasuna adierazteko ere izan zuten tartea proba bukatu eta gero.

Aupa zuek eta bejondeizuela!

Orain disfrutatu momentuaz eta aurki erronka gehiagoren bila!

ç

Post hau Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak, Masterrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.