Master 2 mailako podiuma
Julian Olano, Rafa Zubeldia eta Juanjo Etxeberria proba bukatu ondoren
Listoia altu jartzen jarraitzen dute gure igerilariek ur irekietako denboraldian. Uztailaren 17ko igandean aurretik aipatzen genuen bezala, Rafa Zubeldia masterra eta Julian Olano senior mailako igerilariak izan ditugu XVII. Txingudi Badiako ur igeriketa zeharkaldian.
Rafa Zubeldiak gizonezkoen sailkapenean hirugarren postuan amaitu zuen 2600 metroak 28 minutu eta 15 segundotan eta Julian Olanok aldiz, 15. Postuan iritsi zen helmugara 31 minutu 11 segundotan. Horrela, Zubeldiak Master+ kategorian 2. postua eskuratu zuen eta Olanok berriz, 4. postua senior mailan.
Hurrengo astebukaeran Getaria-Zarautzeko igeriketa zeharkaldiak.
Gauzak horrela iritsi da igerilari ugarik egutegian daukaten astebukaera eta masterrentzat entrenamendu planifikatuen amaiera ematen zaion egunak datorren denboraldira arte.
Uztailaren 24ean iaz lehen edizioa izan zuen Zarautz-Mollarri-Zarautz igeriketa zeharkaldia ospatuko da eta igandean 50. Getaria-Zarautz.
Bi igeriketa zeharkaldietan egongo dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak eta baita ere taldean ez dauden azpeitiarrak. Animorik beroenak bidaltzen dizkiegu, egindako lana azken hilabete guzti hauetan islatzeko aukera izango bai dute.
Getaria-Zarautz prestatzeko, Emakumeak Kirolean topaketa
Uztailaren 17an ere Getaria-Zarautzeko antolakuntzak Adriana Campoy igerilari eta entranatzailea eta Ainhoa Murua triatletaren gidaritzapean bigarren jardunaldi teknikoa antolatu du.
Jardunaldi horretan bi taldetan banatu dituzte hurbildu diren ia 40 emakumeak. Lehen talde batean Getarian aritu dira ariketa ezberdinak egiten eta bigarren talde bat Getariatik Zarautzerainoko ibilbidea egin dute igeritan.
Aurrekoan bezala, Izarraitz Igeri Elkarteko emakume igerilari batzuk parte hartu dute ekitaldi honetan.
Zorionak guztiei!