Uztailaren 20an hasi eta uztailaren 24ra bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatuko da Sabadell-en, Centre Can Llong igerilekuan. Bertan, gure taldeko Uxue Etxeberria (absolutua) eta Maier Lizarzaburu (juniorra) izango dira.
Gure igerilariek, bakarkako proba hauetan parte hartuko dute:
- Uxue Etxeberriak: 100 metro bular eta 200 metro bular.
- Maier Lizarzaburuk: 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar.
Zorte on bikote!