Emaitza onak Udako Espainiako junior eta absolutuen Txapelketan

Aurreko astean, uztailaren 20an hasi eta 24ra bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatu zen Sabadell-eko Centre Can Llong igerilekuan. Bertan, gure taldeko Uxue Etxeberria (absoluto gaztea) eta Maier Lizarzaburu (juniorra) izan ziren Isaac Pousada entrenatzailearekin.

Azken hilabeteetan hitzordu horretarako aritu dira prestatzen eta, emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilariak gustura gelditu ziren.

Emaitzarik esanguratsuenak honako hauek izan dira:

  • 5 marka pertsonal. Uxue Etxeberriak 50, 100 eta 200 bular probetan eta Maier Lizarzaburuk 100 eta 200 bizkar probetan.
  • Klubeko 3 errekor berri absolutuetan. Uxue Etxeberriak 50, 100 eta 200 bular.
  • 2 final. Uxuek final B 200 bularren eta Maierrek 17 urtekoen finala 200 bizkarren

Hona hemen bakoitzaren lana;

Uxue Etxeberriak:

  • 100 metro bularren: goizeko aurrekanporaketan 1:14:80 denborarekin 7. postua eskuratu zuen absolutu gazteen mailan. Finaletik kanpo geratu zen.
  • 200 metro bularren: goizeko aurrekanporaketan 2:44:47 denbora. B finalean sartu zen. Arratsaldeko finalean berriz, 2:42:97 denborarekin 11. postua lortu zuen absolutu gazteen mailan.

Maier Lizarzaburuk:

  • 100 metro bizkarren: goizeko aurrekanporaketan 1:07:72 denborarekin 12. postua eskuratu zuen 17 urtekoetan. Finaletik kanpo geratu zen.
  • 200 metro bizkarren: goizeko aurrekanporaketan 2:25:16 denbora. 17 urtekoen finalean sartu zen. Arratsaldeko finalean berriz, 2:24:24 denborarekin 6. postua lortu zuen 17 urtekoetan.

Bukatu dute denboraldia Udako Espainiako txapelketarekin. Orain, merezitako oporrak hartuko dituzte gure junior eta absolutu mailakoek.

Taldean, Anne Sagarmendi eta Mirari Goenaga infantilak jarraitzen dute lanean, uztailaren azken egunetan izango bait dute Espainiako Txapelketa Logroñon.

Zorionak egin duzuen lanagatik!

Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.