Uztailaren 28an (ostegunean) hasi eta 31ra bitartean, infantilen Udako Espainiako Txapelketa jokatuko da Logroñon, Las Norias igerilekuan. Bertan, gure taldeko Anne Sagarmendi (2007) eta Mirari Goenaga (2008) izango dira parte hartzen, eta Isaac Pousada entrenatzaile lanetan.
222 taldetako 895 igerilari (513 neska eta 382 mutil) izango dira Logroñoko txapelketan.
Anne eta Mirarik bakarkako proba hauetan hartuko dute parte:
- 200 metro bizkar (Anne).
- 200 metro estilo (Mirari).
- 200 metro tximeleta (Mirari).
- 400 metro libre (Mirari).
Zorte on txapelketan!