Gustora Azkoitiko San Andres Sarian

Larunbatean Azkoitian ospatu zuten San Andres sarian Izarraitzeko igerilariak oso gustora ibili ziren. Batzuentzako beraien lehenengo txapelketa zen hau eta gogotsu aritu ziren.

Egin beharreko probak 25metro eta 50metro libre izan ziren eta denok sari bat jasotzeak, domina alde batetik eta bukaeran goxokiak bestetik, izugarrizko ilusioa egin zien. Beste batzuk aldiz, bere adinean hiru azkarrenen artean egoteagatik, kopa bat ere jaso zuten.

Asteburu hontan daukagu hurrengoa, animo eta segi lanean!

Post hau Benjamin eta alebin maila atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.