Pasa den igandean, azaroaren 27an, Fadurako instalakuntzetan eta Euskal Herriko Federazioaren lankidetzarekin Espainiako Federazioak antolatutako igeriketako teknifikazio klinika egin zen. Bartsz Kizierowski entrenatzaileak txapelketetako irteerei buruzko klinika eman zuen. Bertan Euskal Herriko alebin mailako hogeita hamar bat igerilari izan ziren, hauen artean Malen Ezama eta Mara Garate Izarraitz ordezkatzen.
Teknifikazio honen bitartez, inteera on baten garrantzia ezagutu zuten eta horretarako behar den posizio egokia uretan landu. Izarraitzeko neskek goiza azkar pasa zitzaiela eta irteeren gaia lantzea asko gustatu zitzaiela esan digute. Lagun berriak egiteko denbora ere izan zuten. Orain, hurrengo aukera bati itxaroten geratzen dira. Bitartean, lanean jarraitzeaz gain, taldekideei igandean ikasitakoa irakasteko prest agertu dira.