Benjaminak fin Legazpin

Larunbatean, benjaminen 2. jardunaldia ospatu zen Legazpiko Bikuña kiroldegian. Azken orduko baja batzuk izan bagenitun ere, Izarraitzeko 48 igerilarik parte hartu zuten zita honetan. Benjaminetan nagusienek, zehazki 2011 eta 2012. urtean jaiotakoak, 50 bular, 100 edo 200 bizkar eta 4×50 libre frogei egin zieten aurre. 2013 eta 2014an jaiotako igerilariek, berriz, 50 edo 100 bizkar eta 6×25 libre mixtoan parte hartu zuten.

Nabari da denboraldian aurrera goazela eta txapelketetarako esperientzia hartzen doazela. Batzuk estreinakoz aritu ziren eta urduritasun apur bat bazegoen ere, taldeko gazteenak fin aritu ziren arratsalde osoan zehar.

Hurrengo hitzordua, otsailean Azkoitin ospatuko den Benjaminen ligako 3. jardunaldia izango da. Horretarako lanean jarraitzen dugu, ikasten jarraitzen dugu! Gora Izarraitz!

Post hau KZL jardunaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.