Izarraizko neskak azpitxapeldun Gipuzkoako Kluben Kopan

Asteburu honetan, Irungo Azken Portu polikiroldegian jokatu den Gipuzkoako Kluben kopan, iazko bigarren postua arrakastaz defendatu dute gure igerilariek.

Txapelketa polita izaten da kluben arteko hau, talde bakoitzetik bi igerilarik hartzen dute parte proba bakoitzean, eta larunbat eta igandeko jardunaldien ondoren, puntu gehien pilatzen dituzten taldeak izaten dira garaile.


Izarraitz igeri elkartea 16 igerilariekin bertaratzekoa zen hasiera batean, baina azken orduko bajak medio, 13 kide izan ditugu Irunen. Lan bikaina egin dute, marka pertsonalak eta denbora onak ikusteko aukera eskaini digute Izarraitzeko igerilariek. Nabari da lan bikaina egin dutela Isaac Pousada eta Jone Goenaga entrenatzaileen gidaritzapean, eta oso indartsu daudela datozen txapelketetarako ere.

Hauek dira asteburu honetan gure taldea ordezkatu duten igerilariak: Uxue Etxeberria, Maier Lizarzaburu, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Nora Eizagirre, Ane Azkue, Noa Garate, Aratz Odriozola, Laia Elortza, Ana Agirrezabalaga, Oihana Otaegi eta Aroa Azkune.

Zorionak eta aupa Izarraitz!!!

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.