
Asteburu honetan infantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako txapelketan lehiatu dira gure igerilariak Bergarako Agorrosin polikiroldegian.
Larunbat eta igandean hainbat proba egin dituzte Izarraitzeko igerilariek, eta emaitza bikainak lortu dituzte. Bakarkako probetan 9 urrezko domina, 6 zilarrezko eta 10 brontzezko lortu dituzte, eta erreleboetan ere hiru alditan lortu dute podiumeko hirugarren kajoira igotzea. Emaitza hauen ondorioz, taldekako sailapenetan ere hirugarren izan da Izarraitz Igeri Elkartea, bai nesketan eta baita orokorrean ere.
Hauek dira, Jone Goenaga entrenatzailearekin batera, gure taldea ordezkatu duten igerilariak: Uxue Etxeberria, Maier Lizarzaburu, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Maiana Uria, Nahia Amenabar, Nora Eizagirre, Ane Azkue, Noa Garate, Aratz Odriozola, Laia Elortza, Ana Agirrezabalaga, Oihana Otaegi, June Larrañaga eta Aroa Azkune.
Zorionak guztioi eta aupa Izarraitz!!!