Larunbat arratsaldean, Izarraitz I. E. ko igerilariek bi hitzordu ezberdinetan hartuko dute parte.
Batetik, alebinek beraien ligako 4.jardunaldia izango dute Eibarren. Saioa 16:30tan hasiko da. Gure 11 neska-mutilek 400 libre eta 100 bizkar probak egingo dituzte igeri. Jardunaldiari bukaera neskek emango diote 4×200 libre erreleboarekin. Denboraldi honetatik geratzen diren liga jardunaldietan proba zorrotzagoetan lehiatuko dira, baina ondo defendatuko dira, serioski entrenatu baitira.
Bestetik, arratsaldeko 16.00etatik aurrera benjaminen 3.jardunaldia ospatuko da Azkoitian, eta bertan arituko dira Izarraitzeko 50 igerilari. 2013 eta 2014 urteetan jaiotako benajminek 50 edo 100 bular eta 6×25 tximeleta erreleboan parte hartuko dute. 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoek, berriz, 50 libre, 100 edo 200 bular eta 4×50 tximeletan lehiatuko dira.
Zorte on ekipo!