Nota ona Alebin eta Benjaminentzako

Eibarren eta Azkoitian izandako jardunaldi banatan hartu zuten parte joan den larunbatean, otsailaren 11an, Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek.

Eibarren alebinen ligako 4. jardunaldia jokatu zen. Bikain aritu ziren 10 igerilari azpeitiarrak, izan ere, beraien denborak nabarmen jaitsi zituzten 19 marka pertsonal lortuz. Neskek, gainera, jardunaldiaren bukaeran lehiatu zen 4×200 libreko erreleboan aritzeko indarra ere izan zuten.

Azkoitian, aldiz, Benjamin Testa eta KZL-ko 3. jardunaldia izan zen. Izarraitzeko txikiek indarrez aritu ziren bular estiloan ikasitako guztia erakutsiz. 2011 eta 2012 urtean jaiotakoak bular estiloaz aparte 50metro libre proba ere egin zuten eta bertan erakutsi zuten zer den ahal den azkarren igeri egitea. Errelebotan ere ondo ibili ziren nahiz eta pixkat zailagoa izan, tximeleta estiloan igeri egitea tokatzen baitzen, baina gogotsu ekin zioten lehiari.

Hurrengo jardunaldian, alebinak etxean lehiatuko dira eta benjaminak Oñatin. Segi gogor entrenatzen, ondo ari zarete eta!

Post hau Alebinen liga, KZL jardunaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.