Benjaminen ligako azkeneko jardunaldia iritsi da

Pasa den astean alebinek bezala, larunbat honetan, maiatzaren 13an, benjaminek beraien ligako azken jardunaldia izango dute, KZL-Test ligako 5.jardunaldia ospatuko baita Eibarko Ipurua kiroldegian 16:45etan hasiera emango zaiolarik. Guztira 37 igerilari gerturatuko dira bertara, Izarraitz taldea indarrez ordezkatzeko.

Kategoria honetan txikienek, 2014 eta 2015 urteetan jaiotakoek, lau estiloetako 100 metroak igeri egingo dute eta baita lau estiloetako 6×25 errelebo mistoa ere. Handienek, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoek, berriz 50 edo 100 tximeleta eta lau estiloetako 200 metrokoa lehiatuko dituzte. Saioari bukaera, azkenengo hauek emango diote bular estiloko 4×50 erreleboarekin, mutil zein nesketan.

Zorte on!

Post hau KZL jardunaldiak, Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.